Usurbilgo Udalak 1991. urtetik aurrera Lanbide Hastapeneko Programaren alde lan egin du. Beraz, 27 urte badira programa hauek Usurbilen martxan jarri direla. Urte guzti hauetan lanbide batzuk irakatsi dira. 1997. urtetik aurrera Usurbilgo Udalak, ile-apainketa – edergintza eta sukaldaritza lanbideak eskaintzen ditu. Era horretan, herriko eta eskualdeko neska – mutilen lanbide eskaintza bermatua geratzen da.
Usurbilgo Oinarrizko Lanbide Heziketa
1991-2008 ikasturteetan Lanbide Hastapeneko ikastetxeak izan ziren.
2008-2014 ikasturteetan Hasierako Lanbide Prestakuntza Programak izan ziren
2014-2015 ikasturtean Prestakuntza Iragankor Integratuko Programa izan zen
2015 ikasturtetik aurrera aldaketa kualitatibo handia eman du programa honek. Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren barruan integratu da. Hori horrela, Lanbide Heziketa 3 zikloetan banatzen da:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketa (2 ikasturte 2000 ordu)
Sarrera zuzena
2.- Erdi mailako Lanbide Heziketa (2 ikasturte 2000 ordu)
3.- Goi mailako Lanbide Heziketa (2 ikasturte 2000 ordu)