Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak hezkuntzako eskumen delegazioko udal ikastetxeetan eman daitezke. Usurbilgo Udalak eskumena du arlo horretan. Honez gainera, Zubietako Lanbide Heziketako ( CIFP Usurbil LHII) eskolari atxikitua dago. Publikoa eta doakoa da.
Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne daude, eta profil profesionala izan behar dute.
15 – 16 – 17 urtetako gazteek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatua lortu ez dutenek izena eman dezakete. Lanbide Heziketako Ziklo honen xedea gaztearen heldutasun pertsonala bultzatu eta areagotzea da bizi garen gizarte honetan pertsona gisa erabat garatu dadin.
Zikloa gainditu ondoren, aukeran jartzen diren irteerak hauek dira: